Gudari Egunaren harira antolatutako ekitaldietan parte hartzera deitu ditu herritarrak Azpeitiko Ezker Abertzaleak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Ezker Abertzalea | Politika
2016ko ira. 30a, 12:46

Duela 41 urte, 1975eko irailaren 27an, hil zituen Francoren erregimenak Angel Otaegi nuarbetarra eta Juan Paredes Manot 'Txiki' zarauztarra, FRAPeko beste hiru kiderekin batera, askatasunaren alde borrokatzeagatik.

Gudari Egunaren harira, 'Txiki' eta Otaegi omentzeko hainbat ekitaldi antolatu ditugu horien senideek eta lagunek. Bihar, zapatua, 12:00etan Angel Otaegiren omenez ekitaldia izango da Nuarben, eta ondoren luntxa izango da. Arratsaldean, aldiz,Txikiren eta Otaegiren omenez ekitaldia egingo da Izarraitz pilotalekuan, 18:00etan hasita.

Antolatutako egitasmoetan parte hartzera gonbidatzen ditugu Azpeitiko herritar guztiak.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu