Engaia gaitezen

Erabiltzailearen aurpegia estitxu 2015ko ira. 30a, 12:06

Ordu eta erdi eskas behar dugu Azpeititik Bilbora joaten; ordu eta erdi eskas, Iruñera iristen; ordu eta erdi eskas, Gasteizera heltzen. Eta toki horietara erraz joaten gara, erraz iristen, erraz heltzen. Baina zer diren gauzak: ordu eta erdi eskas behar ditugu Azpeititik Hazparnera iristen ere, eta kostatu egiten zaigu joatea eta heltzea.

Bi urte barru, 30 urte beteko dira Hazparne eta Azpeitia senidetu zirenetik. Bi herriek, euskara eta euskal kultura elkartrukatuz, elkar aberasteko konpromisoa hartu zuten, eta ordutik, joan gara batzuk umetan hango familietan eguna pasatzera, eta etorri dira hazpandarrak ere; izan dira kirol eta kultur ekitaldiak han eta hemen, eta ikasi dugu elkarrengandik, eta horretan jarraitzen dugu, ari gara ikasten.

Artikulua osorik Urola Kostako Hitza-ren webgunean.