Kutxazainen STOPak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Estitxu Elduaien |
2008ko uzt. 29a, 13:07

Saninaziyuk pagaextran festak direla entzun izan dut beti. Gogoratzen naiz, oraindik umea izan eta pagaextra zer zen jakin ere ez nekienean nola jarduten zuten nire lehengusuek: "Saninaziyotan earki antzematek jendie pagaextra kobraute ibiltzeala: zerbeza ta kalimotxo gutxi ta konbinaue lepo!".

Ez dakit hori horrela den ala ez, baina badaezpada, hor doa abixua Azpeitiko banku eta aurrezki kutxen arduradunei (ja, igual irakurriko dute gainera... inuxentea ni): Kutxazainak lepo bete gaurtik aurrera! Asteburuan kalean ibili zaretenok jankingo duzue zertaz ari naizen. Ostiral gauean kaleko kutxazainen gehiengoak "STOP zerbitzutik kanpo" seinalea jarrita zuten, eta hor ibili ginen batzuk dirua non lortu asmatu ezinda.

"STOP zerbitzutik kanpo" hori zergatik jartzen duten ez dakit, baina nire inguruan ibili dugun espekulazioaren arabera, kutxazainean dagoen dirua gastatu ostean agertzen ei da.Ta Santiyotan jende askok pagaextra ateratzeko erabiliko omen zituen kutxazainak  Beno, eta beste batzuren arabera, nahita jartzen omen dute txikizioak eta ekiditeko... Bata edo bestea izen arrazoia, ez nago batere konforme. Ea, bankura edo aurrezki kutxara dirua sartzera joaten zarenean ez dizute ba inolako trabarik jartzen? Eta ateratzerakoan berriz gero eta zailtasun gehiago. Et et et, baina diru hori gurea da eh, ez banku edo aurrezki kutxarena, eta nahi dugunean ateratzeko eskubidea dugu. Daukagun gutxi hori ere ezin ote dugu ba nahi dugunean erabili?

"Karterie bete-bete iƱda erten!". Pentsatuko du baten batek. Ez ba, karteristak ibiltzen dira eta! Beharrezkoa ateratzea aholkatzen dute askok, harrapatzeaz ere gutxi harrapatzeko..Eta hala ez balitz ere, gure dirue dala ba, nahi deunien gastatzeko geuk irabazitakue!

Bueno eta kejak keja, diru asko eo gutxikin, ondo pasau danak festak eta oporrak e bai, juteko mouen zeatenak! 

 

 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu