Al aguazil....

Erabiltzailearen aurpegia Estitxu Elduaien 2008ko mai. 9a, 14:05

"Al aguazil, al aguazil, hay ke kortarle hay ke kortarle..." Majina bat aldiz abestu diegu kantu hori Tuli, Pastor eta konpainiei. Umetako kontuak dira, bai, baina hain umeak ez ginenekoak ere bai. Aguazil hitza hitzetik hortzera erabiltzen dudala esan zidan lehengoan irratian batek, eta hitz horrek frankismo garaiko pertsonai bat ekartzen ziola burura.

Ez ba. Nire kasuan guztiz kontrakoa gertatzen da. Aguazilak garai bateko udaltzainak ziren, gaina egungoak baino "entraƱableagoak". Herrikoak, herritarrekin harreman zuzenagoak zutenak. Errieta egiten zizuten autoa gaizki aparkatuta zenuenean, aldrebeskeria bat eginez gero ere abixua ematen zizuten, eta maniobraren bat gaizki eginez gero kotxeko kapotan "ttak-ttak" jo eta "hori zein den eiƱ, e!", esaten zizuten. Astunak ziren, bai, eta askotan multa jarri gabe ezin izaten zenien ihes egin, baina beno, traturako behintzat "familiarragoak" ziren.

Egungoak ez dira aguazilak. Udaltzainak dira, munizipalak. Azpeitiarrak, hiru edo lau bakarrik, beste guztiak nondik etortzen diren arrastorik ez. Autoren bat gaizki aparkatuta dagoela ikusi eta abixua ematen dutenak ia inorrez, eta ixil-ixilik inori ezer galdetu gabe multa jartzen dutenak ia guztiak. Bufff... konparazioak ez dira egokiak izaten, baina "poliziartuta" daudela esango nuke. Fisikoki ere konparatu besterik ez dago: gazteak, gorputz sendokoak eta landutakoa! Tokitan gelditu dira garai bateko txilbor borobildunak... Herrian disziplina bat jartzeko autoritate pixkat behar dela, bale, baina hortik azpeitiar normal baten gainetik daudela sinestea ere... munizipal horietako batek niri iaz esan zidan bezala: "kontra egiten hasten bazara Ertzainei deituko diet, puntuak kenduko dizkizut, eta autoritateari aurre egiteagatik isuna jarriko dizut". Eta hori guztia autoa doblefilan utzi eta une batean denda batetik sartu ertena egin nuelako. En fin...

Denak ez dira berdinak eta ezin dira zaku berean sartu, baina dioss, aguazilen falta dudala onartu behar dut. Oraingoei ere gustura abestuko nieke "al aguazil, al aguazil, hay ke kortarle hay ke kortarle..." baina seguru abestia ezagutu ere ez dutela egiten. Gainera, autoritateari aurre egiteak egun ekar dezaken kostua kontuan hartuta, barrutik kantatuta hobe!