Ito gabe

Erabiltzailearen aurpegia da hau Estitxu Elduaien |
2005ko urr. 21a, 19:10

Oraingo honetan Azpeitian kirola egingo ez duenak nahi ez duelako izango da. Hala pentsatu dut www.uztarria.com eta Hitza  ikusita. Hori da hori aukera, derrepentean,  Udalak eskaintzan jarri duena: padela, tenisa, pilatesa, aquagyma… Zerrenda oparoa osatu dutela ezin ukatu behintzat.

Izen dotoreak, bai, baina zer ote diren jakin bai? Batari eta besteari begira hasi naiz ni, eta gutxi gorabehera zer diren asmatu arren, batzuekin zalantza. Aquagymari tankera ona hartu diot eta horri bueltaka hasi naiz. Igerilekuan, aerobic gisako zerbait. Bale. Ulertu dut.

Baina, Azpeitiko ze pistinatan egingo dute? Urak 1,20 metrotara egon behar omen du pistinan kirol hori egiteko. Hala irakurri dut Interneten. Hara. Pistina txikirako gehiegi, eta handirako gutxiegi. Lankideari galdetu diot. Honek esan dit bi pistinetan egiten dela. Andoaingoa da bera.

Eta neure burua kirol berri hori egiten imajinatzen hasi naiz. Buenooooo… pistina txikian metro erdiko ura hortxe-hortxe egongo dela kalkulatu dut. Uretan sartu naiz eta, hara, oraindik metro bat kanpoan gelditzen zaidala ikusi dut. (Metro eta erdi inguru naiz, bai). Hau den hotza hau! Erdi bustita eta erdi kanpoan… hoztu egingo naiz, seguru. Eta ni baino altuagoak direnak are gehiago (bai, eta badakit gehienak ni baino handiagoak direla) Orduan, neoprenozko trajearekin imajinatu dut neure burua, eta inguruko guztiak ere bai. Bestela pulmonia harrapatuko dugu! Kar, kar…

Pistina handira joan naiz gero, eta,  eneee… Juxtu-juxtu ukitzen dut nik han lurra burua kanpoan dudala! Hanka puntetan. Eta aquagym delako hori egiteko ondo jarri beharko ditut oinak lurrean, ez? Orduan summarinismoko tuboarekin imajinatu dut neure burua, aquagym egiten. Eta nire neurriko asko ere bai. Salto gora eta burua kanpora, betaurreko eta guzti. Hanka lurrera eta nire parean tubo bat soilik. Kar kar…

Parrez lehertzen jardun dugu lankideok kontu hori dela eta ez dela. Imajinazioak asko laguntzen du horretan. Baina serio pentsatzen jarrita,  Azpeitiko pistina egokituta al dago kirol berri horiek egiteko? Nahikoa instalazio ba al dago pilates egiteko ere? Aerobic egiteko ditugun tokiak kontuan hartuta…

 

Bidali:  

Erantzunak

eta zer da pilates? | 2005-10-21 : 19:10

Nik ez dakit behintzat zer den hori, filosofo bat ala kirol bat? norbaitek esplikatuko balit agian apuntatuko naiz.

Patxitrapero | 2005-10-22 : 10:10

Ai Estitxu, egongo ez dira ba egokituta!
Alturarena bezelako txikikeriek soluzio errex eta eraginkorrak dituzte.
Eraman ezazu banketa bat!

Erabiltzaile bat | 2005-10-22 : 14:10


Nei oso ondo iruitze zat Azpeitiko Udalak hainbeste aukera ematie jendiei nahi duna eiteko.Zuk Estitxu esan dezu ea Azpeitiko igerilekue ondo egokituta daon ala ez baino nik beste arazo bat ikustet.Noiz jarrikoie ikastaro hoiek? Logikue izengo litzeke jendiek lanetik ertetzeunin jartzie ez? Honen aurrien esan nahiko nuke gaur egun ordu hoietan Azpeitiko pistinie oso saturaute eoteala ta leku aldetik ikustetan arazue askoz haundiyo dala pistinie egokituta daon ala ez baino.Beste erabiltzaile gehion iritziye jakin nahiko nuke. Besteik gabe, segi holaxe zure blogakin Estitxu.

axkottiarra | 2005-10-22 : 14:10

Estitxu zorionak!! Oso gustoa letzet zure bloga. Segi holaxe neska.

erabiltzaile bat | 2005-10-24 : 10:10

kaixo
ni aerobikeko erabiltzaile bat nais (estitxukin ibiltze naiz gaiñea) ta ze esanik ez aerobikea eztarriyen ditutela allatzen naizela.
aukerie earra ipini debe, baino betire gure patronatoko langilien ordutegi barruen, hortik kanpoa, nolatan ba!!!!
ta pilates, aquajym.. gauze bat falta zaiobe ta seguru emakumezko sexoko gehienok apuntatze geala GAP (gluteos, abdominal, pierna) gutzako fenomenala ehh!!!!
momentuz aukera haunditu dute ia ordutegi horiek hobeagoak diren, danok eskertuko degu eta!!!
agur

Xoxotea bueltaka | 2005-10-24 : 11:10

GAP lantzeko astien pare bat buelta ein hor goraldea, ikusikozue, akordatzeako jota fin fin einda...

zumaiarra | 2005-10-24 : 13:10

Hemen badazkau, GAP, PILATES eta AQUAGYM, eta hau ez da pistina txikian iten, haundian aldapa bat dago, ixkinan gutxigo kubritzen du eta hortxe iten dute, ez dakit azpeitikua ere holakoa ote den. Eta bai GAPen denak emakumezkoak gara, exzepzio bakarrarekin...

xoxotea bueltaka? | 2005-10-24 : 19:10

bela xoxotea!! oaintxere pirau gehiegi dabiltze hor goikaldien. zeinek baino zeinek belozidade haundiyouen ein bueltie.
lotsie ta dana emateizu han gora jutie. Zu kolore gorri gorriyekin ta bestien kriston ostiyen ta gainea aurpegire erdi parrez dakezun jittiatik
ez ez, nahio det gimnasiyo barrun neu bezelako alrebes askokin!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu