Loiolan egunpasa, bertso ikasturtearen amaiera ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2021ko eka. 16a, 16:47

Ikasturtea amaierara iristear denez, Erniarraitzeko ikasleek egunpasa eder batez gozatzeko aukera izan zuten joan den igandean.

Bertsoaz gozatzeko aukera eskaintzen duten jolasetan aritu ziren bazkalordura arte, Loiolan. Arratsaldean, berriz, zuzeneko bertso saio bat entzun eta bertan parte hartzeko aukera izan zuten. Erniarraitzeko ikasleez gain, Elgoibarko bertso eskolatik ere bertaratu ziren hainbat gazte, eta elkar ezagutzeko abagunea izan zuten.