Erniarraitzekoek agurtu dute ikasturtea

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2017ko eka. 21a, 15:02

Erniarraitzeko gaztetxoek eta irakasleek amaiera eman zioten ikasturteari joan den asteburuan, Lasturren. Bertan bildu ziren Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako 33 lagun, ostiral arratsaldetik igande eguerdira arte. Asteburuan zehar ekintza eta jolas desberdinak egin zituzten bertsoak ardatz hartuta. Irailean ekingo diote berriro ikasturteari, eta Erniarraitzeko kideek gogotsu hartuko dute.

Izen-ematea zabalik

Hurrengo urteko ikasturteko bertso eskoletako izen-ematea zabaldik dago jada. Umeek, gazteek zein helduek izena eman nahi izanez gero, erniarraitz@gmail.com helbidera idatzi beharko dute.