Hasi da Bertso Astea

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2017ko mai. 12a, 16:49

Atzo, osteguna, hasi zen Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatutako Bertso Astea, bertso poteoarekin. Azkoitian eman zioten hasiera egitasmoari, Amets Arzallus eta Jexux Mari Irazu bertsolariekin, giro ederrean. Azpeitira, baina, hurrengo astean iritsiko da, maiatzaren 18an, hain zuzen. Bertso saio literarioa eskainiko dute orduan, Uxue Alberdi eta Igor Elorzak Peru Magdalena idazlearekin batera. Hitzordua 21:30ean izango da, Sanagustin kulturgunean.

Tartean beste ekitaldi bat ere izango da. Igandean, hilaren 14an, 'Harria. Maitasun istorioa' Errezilen, ikus-entzunezkoa eskainiko dute Iñaki Perurenaren eskutik, 17:30ean hasita, Borondegin.