Badator maiatzeko Bertso Astea

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2017ko mai. 8a, 15:12

Ostegunean emango dio Erniarraitz Bertsozale Elkarteak maiatzaren 19ra arte luzatuko den egitasmoari. Besteak beste, bertso saio literarioa, bertso poteoa eta dokumental emanaldia antolatu dituzte datozen egunetarako.

Ate joka dago Erniarraitz Bertso Elkarteak antolatzen duen Bertso Astea; izan ere, ostegunean, hilaren 11n, emango diote hasiera prestatu duten egitarauari. Erniarraitzek bi urtean behin antolatzen du Bertso Astea, eta bertsolaritza aitzaki hartuta, hainbat ekintza egiten dituzte Azpeitian, Azkoitian zein Errezilen.

Ostegunean, Azkoitian emango diote hasiera aurtengo edizioari, bertso poteoartekin. Azpeitira hilaren 18an iritsiko da Bertso Astea. Orduan bertso saio literarioa izango da, Uxue Alberiren eta Igor Elorzaren eskutik.  

Honakoa da prestatu duten egitaraua:

Maiatzak 11, osteguna: Bertso poteoa Azkoitian, 19:00etan plazatik hasita Amets Arzallus eta Jexux Mari Irazurekin.

Maiatzak 14, igandea: "Harria. Maitasun istorioa." Errezilen, 17:30ean Borondegin.

Maiatzak 18 osteguna: Bertso saio literarioa Azpeitian, 21:30ean Sanagustin Kulturgunean Uxue Alberi eta Igor Elorza Peru Magdalena idazlearekin.

Maiatzak 19 ostirala: Bertso jaialdia Azkoitian, 22:00etan Floreagako antzokian. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Uxue Alberdi, Unai Izagirre eta Eneritz Artetxe. Gai jartzailea: Silvia Etxaniz.