Erniarraitz Bertsotruk ekimenean izango da aurten ere

Erabiltzailearen aurpegia
Bertsotruk ekimeneko hainbat parte-hartzaile, tartean Erniarraitzeko kideak.

Egitasmoaren helburua da bertso eskolen arteko harremanak sustatzea eta sarea sendotzea. Aurtengo edizioan 27 bertso eskolek hartuko dute parte.

Bertsotruk egitasmoan parte hartuko du Erniarraitzek bigarren urtez jarraian. Euskal Herriko Bertso Eskolen eguna ospatu zen zapatuan Portugaleten, eta bertan aurkeztu zuten aurtengo Bertsotruk. Egitasmoa antolatzen duten bigarren urtea da aurtengoa.

Bertsotruken helburua da bertso eskolen arteko harremanak sustatzea eta sarea sendotzea. Hala, bertso desafio ezberdinak antolatu dituzte bertso eskoletako kideen artean. Aurtengo edizioan 27 bertso eskolek hartuko dute parte.

Erniarraitzi Gasteizko eta Durangaldeko bertso eskolekin bina saio egitea egokitu zaio. Aurrerantzean, beraz, izango duzue saio horien berri.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide