Erniarraitz Bertsotruk ekimenean izango da aurten ere

Erabiltzailearen aurpegia da hau Erniarraitz | Kultura
2016ko ira. 19a, 14:34

Egitasmoaren helburua da bertso eskolen arteko harremanak sustatzea eta sarea sendotzea. Aurtengo edizioan 27 bertso eskolek hartuko dute parte.

Bertsotruk ekimeneko hainbat parte-hartzaile, tartean Erniarraitzeko kideak.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Bertsotruk egitasmoan parte hartuko du Erniarraitzek bigarren urtez jarraian. Euskal Herriko Bertso Eskolen eguna ospatu zen zapatuan Portugaleten, eta bertan aurkeztu zuten aurtengo Bertsotruk. Egitasmoa antolatzen duten bigarren urtea da aurtengoa.

Bertsotruken helburua da bertso eskolen arteko harremanak sustatzea eta sarea sendotzea. Hala, bertso desafio ezberdinak antolatu dituzte bertso eskoletako kideen artean. Aurtengo edizioan 27 bertso eskolek hartuko dute parte.

Erniarraitzi Gasteizko eta Durangaldeko bertso eskolekin bina saio egitea egokitu zaio. Aurrerantzean, beraz, izango duzue saio horien berri.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu