Urrian hasiko dira Erniarraitzen bertso eskolak

Erabiltzailearen aurpegia

Izen-ematea zabalik dago oraindik, eta adin guztietako herritarrek eman dezakete izena. 

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak gogotsu ekin dio ikasturte berriari, eta urrian jarriko dira martxan bertso-eskolak. Azpeitian bertsoarekin gozatu nahi duenarentzat aukera zabala dago. Izan ere, ume, gazte eta helduen taldeak antolatu dira. Baina ateak zabalik daude oraindik izena eman ez duenarentzat. 

Beraz, bertsoa gustuko duen edozein etor daiteke bertso-eskolara, adina aitzakia izan gabe (ez baitago adin txarrik bertsotan hasteko) eta baita inoiz bertsorik kantatu gabea bada ere.

Harremanetan jartzea nahi baduzu idatzi ezazu erniarraitz@gmail.com helbidera, pozik hartuko zaitugu!

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide