Larunbat goizez

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2013ko mai. 22a, 17:02
Larunbat goizez jokatu nuen \ nahiko partidu txukuna \ pozik nengoen ta arratsaldez \ genuen ikuskizuna \ Miribillara lagun ta guzti \ nahiz eta inork etzu(e)n nahi busti \ hauxe zen nik garbi nu(e)na \ ea gaurkoan Fredi izaten \ den Bizkaiko txapelduna \ pentsatzen nengon ta aitak bota \ inork entzun nahi ez zu(e)na \ Joxe hil egin al da benetan \ niri kolpean une horretan \ txapela bezain iluna \ bihurtu zitzaidan eguna. \ \ Kalean barna zutaz oroituz \ nenbilen tristuraz bapo \ amorru pixkat ere baneukan \ entzun izan dudalako \ ganadu artean ibiltzen dena \ dela aberetik asko duena \ tituluen mundurako \ kale umeak hitz onik ez du \ maiz baserritarrentzako \ ni hala naiz ta miresmen haundi \ bat badaukat zuganako \ inon ez baitut ezagutu nik \ zuri adarra joko zizunik \ bizitzaren eskolako \ katedradun zinelako. \ \ Azeriaren begi haiekin \ nola atera ergela? \ badakit baina zorroztasun hark \ zerbait ona zekarrela \ itzali al da argitasuna? \ galderak behar du erantzuna \ zuk irakatsi bezela \ ez da bakarrik ziri azkar bati \ eten zaiola kordela \ zuk azken hatsa bota orduko \ ez ohartu arren bela \ sorkuntza baten bide zailduak \ gure kulturak ta inguruak \ uste dut galdu zutela \ guraso baten epela. \ \ Zenbat alditan ote diozu \ zuk billobari xuxurla \ soinu txikian handitasunak \ parekorikan ez du(e)la \ ta hura berriz alper antzeko \ beti esan arren zuk hobetzeko \ jotzea dela formula \ zure alabak esan dit egin \ aurretik azken eztula \ Uraitzek pieza bizi ta eder \ bat oparitu zizula \ nahiz ta hortako joera dudan \ nere bizitzan Joxe nik dudan \ ez dut jarriko sekula \ pozik aldegin zendula. \ \ Nire lehenengo bertsoak bi oin \ ez jakinduri, ez truko \ Azpeitiako Meolan gendun \ eta zu zinen lekuko \ nere intentzio guztia jarriz \ ahots altuan kolore gorriz \ ta ez nuen errimatuko \ zure billoba Jon Ander egin \ nuen bertsolagun hurko \ hortik gutxira lehenengo plazan \ biok ataka estuko \ lehen bertsoa ta lehen plaza \ zure begiak nire arnasa \ zu ez zara oroituko \ baina nik ez dut ahaztuko. \ \ Nahiz ta bizipen asko ez izan \ oroitzapenen eltzean \ ze ohorea zure hiletan \ lore sortari heltzean \ eta malkoak bota nituen \ zenbatek zenbat maite zintuen \ orduan konturatzean \ umiltasunak haundi egiten \ zintuelako funtsean \ zure txokoa izango duzu \ euskaldunon bihotzean \ nola hazia zenuen laga \ Joxe betiko biziko zara \ piztuz bertso bakoitzean \ billobaren ahotsean. \ \ Egilea: Jon Gurrutxaga \ Doinua: Izarren hautsa \ Pello Mari OtaƱo sariketako gazte mailako bigarren saria. \ http://www.bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3671