Badator Bertso Astea 2013

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2013ko ots. 18a, 22:25
Bi urtez behin, Bertso Astea antolatzen saiatzen gara eta, aurten ere, finkatu dugu bada kartela eta egitaraua. Bost ekitaldirekin osatu dugu hamabost eguneko Bertso Astea. Ekimenetako bi aste honetan bertan izango dira eta, beste hiru, datorrenean.\ \ Ostiralean, otsailak 22, emango diogu hasiera aurtengo Bertso Asteari, bertso poteoarekin. Aitor Sarriegi eta Iker Zubeldia zeuden hitz emanda, baina azken orduko kontu bat tarteko, Iker Zubeldiak ez du etortzerik izango eta Sustrai Colina arituko da kantuan. Ostiral batek berez eskatzen badu lagunartean trago batzuk hartzea, beste aitzaki bat gehiago bada ostiral honetan. Plazatik abiatuko gara 19:30ean, Herriaren azken ostiraletako kontzentrazioa amaitu ondoren. Gonbidatuta zaude.\ \ Igandean, otsailak 24, Sanagustin kulturgunean 'Bi arreba' ikuskizuna izango da. Andoni EgaƱa bertsolariaren eta Xabier Lizaso piano-jolearen arteko elkarlana, hain zuzen ere. Sarrerak aldez aurretik eskura daitezke 6 euroren trukean, Sanagustinen bertan edo Okartz tabernan, azken orduko estualdirik ez izateko. Egunean bertan 8 eurotan erosi ahal izango dira. Igande arratsaldea janzteko aukera aproposa.\ \ Datorren astean kontatuko dizkizuegu hurrengo asteko planak. \ \ Aurreko ekitaldietako kartel eta egitarauak:\ \ - 2011, http://uztarria.com/komunitatea/erniarraitz/1300316819\ \ - 2009, http://uztarria.com/aktualitatea/1233226523\ \ - 2007, http://uztarria.com/aktualitatea/1172223796