Gaur, ostirala, hasiko da Bertso Parrandaren seigarren edizioa

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2012ko urr. 18a, 23:41
Gaur, ostirala, hasiko da Bertso Parrandaren seigarren edizioa. Guztira zortzi taldek hartuko dute parte eta aurreko edizioetako formatua mantenduko da, baina baditu aurtengoak berrikuntza batzuk.\ \ Saio guztiak, gaueko 23:00etan hasiko dira eta, gutxigora behera, ordubeteko iraupena izango dute. Egin beharreko lanak, hauek izango dira: agur puntuagarriak; 3 saio ofiziotan nahi duten neurrian (talde bakoitzeko bakoitzak saio bat); puntutan (talde bakoitzetik banak); 8 oin emanda nahi duen neurrian bertsoa osatu (talde bakoitzetik banak); albokoa errimak esanaz habaneran bertso bana osatu (talde bakoitzetik banak); koplatan, taldeka hiruna kopla osatu arte. Eta azken agurrak, puntuen beldurrik gabe lasai arraio.\ \ Iaz bezalaxe, Erniarraitzek bi epaile jarriko ditu saioko. Bien epaian berdinketa balego, entzulegoak erabakiko du saioko irabazlea. Finalean, aldiz, entzulegoa izango da zuzenean epaile.\ \ Bertsolari, epaile eta gai-jartzaileetan aurpegi berriak ikusiko dira aurten. Hori du hasieratik helburuetako bat bertso-parrandak eta, aurtengo edizioan, lehen aldiz plazan arituko den bat baino gehiago izango da. Adi izenekin, HATXE taldekoek, nahikoa lan izango dute goiko argazkia berritzen.\ \ Beraz, bertsozale, gonbidatuta zaude ostiral gau polit batzuk pasatzera. Gusto baduzu, azaldu saioa dagoen tabernara. Saiatuko gara gu, txoko honetatik bertatik saioen kronika eta laburpenak bidaltzen baina, badakizu, bertara joan eta bertsoaz gozatzea bezalakorik ez. Bertsolariek nerbioekin eskertuko dizute.\ \ Hemen egitaraua:\ \ - Urriak 19, ostirala, Txarrantxa (Azpeitia): BI ZURITO TA KAÑIE - UXE\ \ - Urriak 26, ostirala, Orkatz (Azpeitia): 3 KATE - JOLANE\ \ - Azaroak 9, ostirala, Etxe Aitz (Azkoitia): GAZTIN GUIBER -SIPIEN\ \ - Azaroak 16, ostirala, Jim Clarck (Azpeitia): HATXE -IRUXE\ \ - Azaroak 23 LETE (Errezil): Txarrantxa eta Orkatzeko irabazleak\ \ - Abenduak 14, ostirala, Zurt (Azkoitia): Etxe Aitz eta Jim Clarkeko irabazleak\ \ - Abenduak 28, ostirala, finala Azpeitiko gaztetxean izango da: Lete eta Zurteko irabazleak.