Joan zen ostegunean Maialen Lujanbio ...

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2012ko ira. 23a, 22:03
Joan zen ostegunean Maialen Lujanbio Euskal Herriko bertsolari txapelduna gurean izan genuen, \"Gaiaren trataera, bertsolariaren aldetik\" izenburupean hitzaldia ematen, eta baita jendeak ongi erantzun ere, aretoa bete egin baitzen.\ \ Gai-jartzaileak saioaren bilakaeran duen garrantzia aipatuz hasi zen lehendabizi, bertsolariekin behar duen konplizitatea, oholtza gaineko jarrera, gaia aurkezteko orduan erabiltzen duen formulazioa, gaien aukeraketa etab.ekin jarraituz. Faktore hauek eta beste askok nolako eragina duten jakitera emanez. \ \ Jarraitzeko, bat-bateko bertsoaren izaera inperfektua eta kontraesankorra aipatu eta hitzaldiaren muinari heldu zion. Gaia entzun eta abesten hasi baino lehenagoko segundo horietan bertsolariaren burutik pasatzen den gogoeten azterketa bat, topikoek duten pisua, kanturako erregistroaren aukeraketa, bertsolari bakoitzak duen proiekzio pertsonala, rol posibleen aukeraketa... Maialenek adierazi zuenez \"bertsolaria kontziente da inguruko faktore guztiez, eta hauetaz baliatuz bere begiradari norabidea ematen saiatzen da\".\ \ Prestaturik ekarri zituen audioak tarteko, modu eroso eta ulerkorrean eman zuen Maialenek hitzaldi interesgarria.