Ostegunean hitzaldia eskainiko du Maialen Lujanbiok Sindikatu Zaharrean

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2012ko ira. 17a, 23:01
Ostegun honetan, Maialen Lujanbio izango dugu gure artean \"gaiaren trataera, bertsolarien aldetik\" izenburuko hitzaldia ematen. Bertsolari batek gai bat nola tratatzen duen aztertuko da bertan, eta bapatean ari denak ea egiten duena aukeratu ote dezakeen.\ \ - Noiz: osteguna, hilak 20\ \ - Ordua: 19:00\ \ - Tokia: Sindikatu Zaharrean \ \ \"Gai emaileak gai bat proposatutakoan bertsolariari barne zurrunbilo bat pizten zaio: ideiak bilatu, printza askoren artean aukeratu, ezerezetik abiatuz gero tiraka ekarri beharra edo usain bat, aire bat, irudi bat, hitz bat edo kolore bat buruan izan eta hortik abiatzea. Faktore askok eragiten dute bertsoaren nolakoan, baina nola eragiten du gaiak? Eta gaia emateko moduak?\"\ \ Erniarraitzek opor aurretik abiatu zuen hitzaldi sorta (http://uztarria.com/komunitatea/erniarraitz/1338311834) eta Lujanbioren honakoa, hirugarrena izango da. Karlos Aizpuruak eta Arkaitz Goikoetxea eman dituzte aurreko bi hitzaldiak.\ \ Oporretako parentesiaren ondoren, gogotsu eta gonbidatu ezin hobearekin abiatuko dugu ikasturtea Erniarraitzen. Gonbidatuta zaude zu ere, bertsozale!