VI. Erniarratz Sariketako finala

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2012ko mar. 21a, 15:02
\"Azpeitin izango da finaleko zita\" bota zuen Azkoitian Nekane Zinkunegik. Eta halaxe da, bai: Erniarraitz VI. Sariketa ere iritsi da finaleraino.\ \ Tokia: Azpeitiko Gaztetxea\ Eguna: ostirala, martxoak 23\ Ordua: 22:00etan\ Sarrera: 3 euro\ \ Bertsolariak:\ - Aitor Urbieta (Itziar)\ - Odei Barroso (Barakaldo-Urruña)\ - Amaia Iturriotz (Urretxu) \ - Eneritz Artexe (Azkoitia)\ - Aimar Karrika (Auritz)\ - Arrate Illaro (Bilbo)\ \ Gai-jartzailea: Gurutze Oiarzabal\ \ Epaileak: Leire Ostolaza, Xabier Azpillaga, Juan Joxe Eizmendi eta Xorkun Uzkudun\ \ Pasatako hiru kanporaketetan 13na bertso kantatu zituen bertsolari bakoitzak baina, finalean, 15 abestu beharko dituzte. Hauek izango dituzte bete-beharrekoak:\ \ - 8ko haundian 3na, ofiziotan \ - 8ko txikian 3na, ofiziotan \ - 10eko txikian 3na, ofiziotan \ - Puntutan, 8ko txikian hiruna bertso osatu arte\ - Kartzela: gaiari hiru bertso, neurri librean. \ \ Orain bi urte bezalaxe (http://uztarria.com/aktualitatea/1268642993) seguru giro ederra izango dugula ostiral honetan ere gaztetxean. \ \ Girotzeko, nahi baduzu, errepasatu orain arteko hiru saioen bertso hautatuak eta kronikak:\ \ - 1. saioa, Azpeitian: http://uztarria.com/komunitatea/erniarraitz/1330786513\ - 2. saioa, Errezilen: http://uztarria.com/komunitatea/erniarraitz/1331543113\ - 3. saioa, Azkoitian: http://uztarria.com/komunitatea/erniarraitz/1332018413