Erniarratz Sariketako azken kanporaketa, gaur

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2012ko mar. 15a, 17:24
Erniarraitz Sariketako lehen fasearekin bukatzeko, gaur, ostirala, Azkoitian izango dugu hirugarren saioa. Hain zuzen ere, Azkoitiko Elkargunean 22:00etan hasita. Sarrera, 3 eurokoa izango da.\ \ Bertsolari hauek izango dira oholtzan: Izar Mendiguren, Arrate Illaro, Nekane Zinkunegi, Amaia Iturriotz, Maindi Murua eta Jokin Sudupe 'Pio'. Gai-jartzaile, berriz, Ugaitz Beristain; eta epaile, sariketa osoan bezalaxe, Leire Ostolaza, Xabier Azpillaga, Juan Joxe Eizmendi eta Xorkun Uzkudun. \ \ Gusto baduzue, bertan ikusiko dugu elkar!