VI. Erniarraitz sariketa. Lehen kanporaketa.

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2012ko ots. 28a, 15:38
Esan bezala, ostiral honetan hasiko da VI. Erniarraitz Sariketa. Lehen saioa, gaueko 10etan izango da Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean. Sarrera, 3 eurokoa izango da.\ \ Lehen kanporaketa honetan kantatuko dutenak, hauek izango dira:\ \ 1. Axier Garate, Txibilter\ 2. Mikel Artola\ 3. Ander Solozabal\ 4. Aimar Karrika\ 5. Aitor Salegi\ 6. Aitor Urbieta\ \ Gai-jartzaile lanetan, Silvia Etxaniz arituko da.\ \ Epaile, berriz, sariketa osoan bezalaxe: Leire Ostolaza, Xabier Azpillaga, Juan Joxe Eizmendi eta Xorkun Uzkudun.\ \ Lehen kanporaketa hauetan bertsolari bakoitzak 13 bertso puntuagarri kantatu beharko ditu. Honela banatuta:\ \ - 8ko haundian 3na, ofiziotan\ - 8ko txikian 3na, ofiziotan\ - 10eko txikian 3na, ofiziotan\ - Bina puntu erantzunean\ - Kartzela: gaiari bi bertso, gehienez ere 5 puntukoak.\ \ Beraz, bertsozale, gonbidatuta zaude ostiral honetan gure artean afaloste polita pasatzera. Gusto baduzu.\ \