Txapelen omenezko bertso jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia da hau Erniarraitz |
2012ko urt. 6a, 17:01

Joan den abenduaren 30ean Txapelen omenezko bertso saioa izan genuen Soreasun. Antzokia majo beteta, giro ederrean bertso politak entzun ziren. Gipuzkoako txapelketa amaitu berri izateak ere zertxobait lagundu zuelakoan gaude, bertaraturiko jende kopurua ikusita.

 

Bertsolariak, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Uxue Alberdi, Amets Arzallus eta herriko Beñat Lizaso eta Jokin Uranga izan ziren. Gaijartzailea berriz, Aritz Etxeberria “Mini“.

 

Hasera hasieratik nahiko saio beroa izan zen. Gaiak berriz denetarikoak. Bertsolariek Gipuzkoako txapelketaren kronika egin behar izan zuten, Karlos Arguiñano eta Robin Food nor baino nor izan genituen, Olentzerori ere opari eske ibili ziren edo Corrugadoseko langileen egoerari buruz kantuan. Guztira ia bi orduko saioa osatuaz.

 

Hemen bideoan jaialdiko bertsoaldi batzuk.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu