"Egin dezagun bidea" bertso afaria. Kronika eta bideoa.

Erabiltzailearen aurpegia da hau Erniarraitz |
2011ko aza. 26a, 21:11

Atzo, azaroak 25, bertso afaria ospatu genuen “Egin dezagun bidea” ekimenaren baitan.

Hileroko azken ostiraleko elkarretaratzea eta pintxo poteoaren ostean 40renbat lagun elkartu ginen Lau-Bide jatetxeko mahaiaren bueltan, umorea landu eta preso politikoen eskubideak aldarrikatu asmoz.

Jokin Uranga eta Beñat Lizaso bertsolariek Gpunturako finalera bidean elkarrekin kantuan jarduteko parada izan zuten. Saio polita egin zuten librean biek ala biek. Ofiziotan berriz, Corrugadoseko langileen egoeraz eta Landetako Bordatxo tabernaren eraisketari buruz jardun zuten kantuan.

Izan zen bai Jokin eta Beñatez gain kantatzera animatu zenik ere. Hauek saioa bukatu orduko eta trikitilari espontaneoen laguntzaz koplatan saio freskoak entzuteko modua izan zen.

Hona hemen bideoan afariak eman zuena.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu