Ezkutuko piztiak hamalau

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko mar. 11a, 13:09
Gerturatu eta lau. Halaxe dio komunitateko erabiltzaile berri batek atari honetan. Badirudi Koronabirusa baino azkarrago zabaltzen ari dela notizia bakoitzaren azpian iruzkinak idaztea edota hobeto esanda, \"troleatzea\".\ \ Askotarikoak dira eta izan dira trollak sarean, txiolari famatuak han eta hemen, Osaba Sabin @aranagoiri edota bertso-troll @PatxiBakallo esaterako. \"Iritzi publikoaren izar anonimo\" modura definitzen zituen 'Argia' aldizkariak artikulu batean troll hauek.\ \ Urrutira joan gabe, gurean ere baditugu trollak. Batzuk umoretik eta beste batzuk anonimotasunak eman dezakeen indarretik eta ausardiatik komunitateko erabiltzaile orori (adierazpen askatasunaren izenean) bere iritzia emateko aukera aprobetxatuta. Hala ere, ez nuke Uztarriako moderatzaileen paperean jarri nahiko egoera hauek kudeatzeko momentuan.\ \ Ez noa erabat subjektiboa den troll zerrenda bat plazaratzera, bakoitzak jakingo du zer intentziorekin idazten duen atari honetan. Beti gustatu izan zait iruzkinak irakurtzea, herritarrek parte hartzea, herriko gertakariei termometroa hartzea. Baina badaukat sentipen bat: iritzi sanoak, kritikoak eta eraikitzaileak gutxitzen ari direla, eta lehenago edo geroago neurriak hartu beharko direla.\ \ Martxoko Uztarriaren zenbakian gai honen inguruko hausnarketa bat egiteko gonbita luzatu nahi izan da irudi honekin.