Bi soka

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko ots. 13a, 13:07
Sokamuturra herriaren zainetan borborka dabilen odola da, gure-gurea den errehatxe negatibo “gorriye”. Pultsio primarioenak esnatzen eta asetzen dizkigu kalean gora eta behera dabilen zezenak, emozio dardaraz zorroztu besoko ile-puntak eta adrenalinaz bete gorputzeko zirrikiturik txikienak. Hori da gure esentzia, gure jatorria, gure tradizioa eta historia. Gure gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak. Bostehun urte baino gehiago igaro dira, baina oraindik emozio-taupadak azkartzen dizkigu sokamutilen korrikaldi agonikoari helduta datorren lepo-zintzarriaren soinua entzuteak. Baina, bi soka, biak ebaki beharrekoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko.\ \ Sokamuturra? Ez, eskerrik asko.\ \ Uztarria aldizkariaren 2020ko otsaileko zenbakian argitaraturiko herri galdeketa da hau.