SS dekalogoa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Enok | Iritzia
2020ko urt. 13a, 13:09

1- Larrua txaparen gainetik dago eta egongo da beti.

2- Talde berrienek, zaharrenen egiturak jarraituko dituzte; bi kantinera gazte eta banderadun bat.

3- Taldeak mixtoak izango dira, baina tradizio izpirik galdu gabekoak.

4- Lerroak zuzen-zuzen mantenduko dira danbor-jotzaileak ordituta joan arren.

5- Azpeiti bat bakarra munduan.

6- Pegatina aldarrikatzaileak eraman behar dira danborrean edota soinean; "Txapa gutxiyo ta narru gehiyo".

7- 'Tutuki Splash' euritakoak eta plastikozko zorroak eskura izango dira.

8- Trajea armairuan ez badago, tindategian egongo da oraindik.

9- Komunetik pasatu trajea eta danborra jantzi aurretik.

10- Euskal Telebista agurtu, argazkilarien aurrean pausatu eta irribarre zabal bat erakutsi herritarrei.

Uztarria aldizkariaren 2020ko urtarrileko zenbakian argitaraturiko irudia da hau.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu