#Wanderlust

Erabiltzailearen aurpegia Enok 2018ko abu. 31a, 11:41
Eta ibili da Perun, eta Amazonian, bisitatu ditu Moai estatuak Txileko irla famatuan, Habanan izan da, Mexikon eta Miamin. Egon da Orlandon, egon da New Yorken. Igo da Kanadaraino, eta ondoren Alaskaraino, eta atera du argazkia Christopher Mc Candless abenturazalea bizitzen egon zen autobus zaharrean. Handik Islandiara, handik Londresera, handik Parisera, Bartzelonara eta azkenik Bilbora. Aurtengo uda ere mundua bezain borobila izan da Otsokorentzat. Egin ditu lagunak eta bizi esperientzia berriak. Eta 'iger' bat denez, kontatu digu guztia Instagrametik: www.instagram.com/otsokobeltz.