Zezen 3D prest!

Erabiltzailearen aurpegia Enok 2015ko uzt. 7a, 14:55
Zorteko dira aurten Saninaziyo jaietako zezenketak ikustera gerturatuko diren herritarrak. Hilabete baino gutxiago falta denean, Azpeitiko zezen-plazan aitzindaria bezain arrakastatsua izatea espero den proposamenan berriaren prestaketak bukatzear daude.\ \ Honako ezaugarriak ditu Zezen 3D-k:\ \ - Zezenketa arrunten iraupen bera, ondoren kalean txikiteoan jarraitzeko.\ \ - Estrategikoki kokaturiko laurehun hazbeteko hiru pantailatzar.\ \ - Zezenketak hiru dimentsiotan ikusteko aukera, sarrerarekin batera oparituko diren betaurrekoak jantziz.\ \ - Zezenzaleek aukeraturiko toreatzaileak hautatuko dira bozkaketa parte-hartzaile baten bidez.\ \ - Zezenketarik onenak ikusteko aukera izango da; Espartaco, Paquirri, El Juli...\ \ - Zapi zuriak atera eta 'Ole'-ak oihukatzeko beta.\ \ - Sarrera merkea eta odolik gabeko ekitaldia.\ \ Uztaileko zenbakian argitaraturiko marrazkia.