Okinaren semea

Erabiltzailearen aurpegia da hau enekoetaiban |
2008ko mai. 28a, 10:05

Okinaren semea naiz.
Hemen, ene arima,
ez zuri, ez beltz bizi  da.
Erazarri  bezperatan entzuten ahal dut
zurruntasunez, lainopetik,
tximeleta gorrien hegadaren usaina.
Lamia ulegorrien berbotsa,
behiala gizon-emakumeen erreinu zen honetan.
Zaldun basatien lorratzez jantzia.
Ezpata hotsez lokartzen ziren egunak,
okinaren auspoaren ufadak
goiztiri urdinak zekartzan.
 
Okinaren semea naiz.
Errepiren jabe,
gari sailetan ostentzeraino.
Basoko izaki ororen ahurride,
pago lotien xirula hotseko arnasak hala nahita.
Ibaiko uren gainetik atzaparrez
olerkiak irudikatzen zituen arranoarekin
berba egiten saiatua,
zaldi zurien kondairak lumadian leituz.
Hostotza tapituen gorteiatze dantzak
gailurretara ninderaman.
Eta bide-gurutzean etzanda,
lurrak, joandakoen ehunka adioz
torturatzen  ninduen.
Bihurrerak,
umanten* bihurrerak, geritu.*
Okinaren auspoaren ufadak
isildu ziren arte.
Okinaren auspoarentzat
eskurik ez zenean,
ene mundua erre ez zedin,
ene mundua keetan gal ez zedin,
arrotzen mundua erre nuen.
Arrotzen mundua keetan infernuratu nuen.

 



Ilargi amaren mugetan
entzun zitezkeen
otsoen uhuri odolez histuak,*
joandakoen zainetatik
egarri eraile.

Arradizetatik,*
saminez armatuta,
azken zaldidi bat.
Aberritik desterrura.
Gure ibarretatik,
etxola hutsen surmurra,
gizonen malkoa,
bortxaren urrina,
asaben mundua.

Zaldien aho-burdinen ikarak
erakutsi zigun ostertza.
Sull-zra haran handiaren atea,
harrizko zubi ttipia,
aberriaren asasinoen arnasats asegaitza.

Loreen eskualdeko gudamutilak gizazain,
hatzak goseak hamikatuz,
ezpata-buruaren fereka eskuturrean.
Ezkutarma eta altzairu
elikatzen ginen,
hisia* bihotzaren ohaide.*
Trumoiak garrasien ataurrean,
haragiaren etena ondoren,
arrastiri gorria anaientzat.
Zuk idatzi zenidan hilartitza
Oh aberri maite,
arrastiri gorria munduari.
Lainoetan gure odola,
auhenak isildu ziren
Oh aberri maite.
Zure emasabelera ostera
Oh ama aberria.

 


Sustraietan existitzen da ene bizilekua,
urak ausart
euren bidetik atera diren
ene gartzelan.

Atarian,
ehun urtez urkaturiko neskatiko urdina.
Zuhaitz hiztunen pentokan*
zaindari agertzen naiz,
hil-beltzeko ilargien garaian.
Ene borreroekin jarritako hitzordura,
bekatuen zaurietatik
betikotasunera.

Eguna zen hartan,
gauaren eskuizkribuak lege.
Oskarbi zuloetan
lainoa makur.
Lurraren egarririk eza,
arimaren kateen astuna.

Hau da niri dagokidana,
ponitu beharrekoa.
Ene pentokan,
zaldi zurien jaun,
borreroen borrero,
umant ustean,
umezurtzen negarra bidaide.
Amen nahigabearen garrasi lehertua.
Ezereza.

Idatzi zaidazu azken lerro bat,
amaiaren hasera.
Udaren azkeneko arginabar moteletan,
zu zara hosto herdoilduak
zapaltzen lehena.
Nintzenetik zara,
ginenetik kimu.
Behinola hemen,
ameskeriaz,
paradisua arimaratu nuen.
Ene abernuaren gainetik
ni arimaratu nahi nauzu.
Zure hitzen doinutik
pakea eros ahal dut.
Errautsetatik aberria.
Zure arimatik nirea.




*************

Umant: Heroi.
Geritu: Sendatu
Histuak: Asetuak.
Arradizetatik: Sustraietatik.
Hisia: Tema, setakeria.
Ohaide: Amorante
Pentoka: Mendi muino.

Textua: Eneko Garmendia
Argazkia: Iban Etxezabal



 

Bidali:  

Erantzunak

jackaubrey | 2008-05-28 : 14:05

hasteko zorionak biyoi blog ezberdin eta landu bat eiteatik errez ikusi eta irakurtzek. nik lehenengo aldiye diat zuen bloga bixitatzetela ta argazkiyek harrituta utzi natxeabek. azkeneko hau nun atea dezute o atea dek iban? pasada bat iruitzezitek.profesionala al haiz? sin mas jakiteatik huan. textuek aipaugabe eztitxiat utzi nahi. maila oso onekuek diela usteyat, azken hau oso ona. nik ulertu detanetik zuen ideara tartie eongoala pentsatzeiat baino poesiye azkenien horixe dala pentsatzeiat nik, nor beak bere interpretaziuek ateatzeko baliogarri.esandakue, zorionak biyoi.

Ibetx | 2008-05-28 : 15:05

Aupa jackaubrey, neuke hasteko eskerrak ematetxiat pasau, letu ta komentatzeatik. Etzakeau exito haundik, baino norbaitek letzeuen esperantzan segitzeyau blog honekin.
Horrelako komentayuek aurrea segitzeko inderrak ematetxik.
Erretrauei buruz, eztik ematen baino nuarbeko pantanuen ateatakuek dituk lengo urteko otsailien belaƱue zaoan goiz baten. Eta ez eznauk profesionala, "aficionadillo" esatean bezela.
Textuei buruz, nabaek hik ze ulertudekan esan ta geo Enekok guztoa emangoik bere interpretaziyue.
Eskerri asko

jackaubrey | 2008-05-29 : 17:05

baliyo haundiye zaukek zuek bezelako jendiek kulturien alde eiteun ekarpena,ez tek ber bezela baloratzen. nere partetik hiri iban,segiuzak argazkiyek ateatzen ze de afizionadillo ezer eztaukek.nere interpretaziyuek bai ez dula baliyo jejeje. nik aberri horren atzien ama bat ikusteyat eta orokorrien ezin diat euskal herriye alde batea utzi poesi hauek irakurtzeitutan bitartien, lotura haundiye ikuste zoat. azkeneko poesiye behintzet, seme hori amana bueltatzen ikusteyat.botaiat.segi holaxe, nik deskubrimentue eindiat zuekin da.

parapa | 2008-05-31 : 18:05

jackaubreykin erabat ados.nik ikusi dudan blog onenetako bat.ibetxek dioen bezala suposatzen dut ederra izango dela erantzunak jasotzea.ea hemendik aurrera erantzunak asko izaten dituzuen.argazkiena agerikoa da,ederrak dira.poesia maila benetan onekoa esango nuke.jarraitu horrelaxe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu