Arbeit macht frei

Erabiltzailearen aurpegia da hau enekoetaiban |
2006ko abe. 29a, 17:12


Oraindik bero hura itsatsirik daramat.

Lurralde ezberdin batean jaioa,

okerreko arraza baten jabe antza.

Kolpatua, giza-lotsaren usaina.

Bizirik, heriotzean.

Egurrezko kaiolak,

aurpegiak oroimenean,

errautsak arnas.

 

Gizon hura gogoan, begirada bat.

Gorenetik usteltzen,

esku bat sorbaldan,

gailu hilgarria zelatan.

Pasabidean atzera begiratu nuen,

guztiaren amaieran.

Ez zen izan garrasirik, bultzadarik.

Zertarako?

Sarraila entzuten dut erortzen.

Iluna eta sugarra,

errautsak arnas.


Egurrezko ateak erori ziren.

Zalaparta zakur hotsarekin,

iltzeak irainetan.

 

Emaztea lurpean gordea.

Haurrak aspaldi agurtu nituen.

Azken hamaika eskailerak batean.

Hezurrak hauskor,

odoletan ordurako.

 

Burdinazko sugearen sabeletik at,

ura erasoan, izurritea gara.

Hesi eta arantzazko basamortuan,

anaia gehiegi noraezean.

Lokatza elurraz,

hotza malkoez,

ametsak.

 

Atarian, pertsona bat zintzilik;

Azala, arraza… biluzik.

Judua.

 

Kateen besarkada gorputzean.

Ate andana, danbatekoak.

Oinazearen doinua.

Mamuak gauerdian.

Gure amen erahilketen oihua.

 

Laino artean dator eguna.

Samina.

Arigirik eza guretzat.


Urteetan egunak.

Milaka ordu

pentsamenduan galduak.

Argazkien laztanean,

malkoen lehortzean.

 

Inoiz, berriro gurutzatu dut infernua.

Ume bat nintzenean bezala.

Germania erorian,

kea eta eraikin eraitsiak.

Askatasunerantz,

preso izan ziren kaleetan barna.

Gorpuak nonahi, euritan itoak.

Isiltasuna.

Britaniar tankeen trakets-hots mutua.

Ibilbide bera.

Hesi, harresi eta arantza.

Geziak ene bihotzera.

 

Aita ikus dezaket, trapuz jantzita.

Esku latz hark estutzen ninduen,goxatzen.

Amari deika, herioz.

Horma koldarrek irensten zuten izena.

Ezintasunaz etsita.

Azkenean erahila.

 

Emakume ilehoria datorkit gogora,

seme hila besoetan.

Zauritan  blai, hautsaren eta odolaren izarapean,

alemaniar emakume ederra ageri zen.

Soldadu setatsuak, uzkur.

Azken bala bat,

azken judu batentzat.

Ilunantzera bidean.

Karrika goibeltasunezkoan semea betiko.

Hizkuntz arrunt adiezinean,

bizitza trukean.

 

Hila behar nuke.

Hiru arnasaldi etenen zorra.

Hila nahi nuke.

Hiru arnasaldi etenen pisua.

Arnas haien beroa gogoan.

Bakarrik.

Hila nahi nuke… euren ondoan.



PD: Gezurra dirudien arren, hesi artean hazitako herriak, hesirik handienak eraiki ditu.

Bidali:  

Erantzunak

Joks | 2007-01-08 : 10:01

Gogorra dek poesiye. Halare goorro dek holakuek sufriu dituzten batzuk oiñ nola beste batzui iguala ite diyoben ikustie. Bizi osuen judueatik penie sentitzen segiuber al diau?

enekogc | 2007-01-09 : 18:01

kaixo Joks. Eneko eta Iban gaituk, aurrena eskerrak eman gure blogai erantzuteatik. birginidadie hirekin galdudiau, jeje. hasieran gutakon bat ginela pentsau diau bai Ibanek eta bai nik. Gure pentsamendue irakurri ezen bauan bezela dek. Blogak akats bat zaukek.Bukaeran nik Enekok, posdata bat idatzi ber nian justu hik esan dekena idatziz, hau da, nola zenbaitek ikasgaie ez dula ikasi esanaz.titulu bezela ere "ikasi gabeko ikasgaiak" o antzeko zerbait jartzie ere pentsau ginian baino luzetxo geratze ziguan da azkenien daukena jarri zoau.hori garbi uztie nahi genian ze guk holaxe pentsatzeiau. ea bigarrengo blogien dana ondo ateatze deun. ta haber gure blogan jarraitzaile bihurtze haizekan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu