enekoetaiban

 

Okinaren semea

enekoetaiban | 2008-05-28 : 10:05

Okinaren semea naiz.
Hemen, ene arima,
ez zuri, ez beltz bizi  da.
Erazarri  bezperatan entzuten ahal dut
zurruntasunez, lainopetik,
tximeleta gorrien hegadaren usaina.
Lamia ulegorrien berbotsa,
behiala gizon-emakumeen erreinu zen...

»» Erantzunak: 4 (parapa, jackaubrey, Ibetx)

Begietan

enekoetaiban | 2008-02-25 : 19:02





Esnatzen ari zara,
bizitzaren erroldan ageri zaizu arnasa.
Erretzear den mundua zureganatzear.
Zer esan nahi didazu?
Zertan gordetzen zara bizitzaren lubakietan?
Goiz da zuretzat.
Begietan.

Ilunabarretan.
Hezurrez eginiko lepokoaren kraskak...

Paperezko jainkoen munduan, deserririk ez

enekoetaiban | 2007-12-05 : 19:12




Presondegiko hesiak erori direla zabaldu da.
Berria, ez dabil aske,
klandestinitatea du bide.
Automatak edonon, erahilketak.
Ez dut denborarik, ez dut denborarik.
Apenas esperoan egoterik daukadan
ekialdean zer ageriko.
Gezurra...

Datorrenaren Zain

enekoetaiban | 2007-03-09 : 15:03



Normaltasunez amaituko dela dirudi.
Urak bare antzean.
Hogeita hainbat orduren buelta horri so.
Akabo gaurkoa.
Hala dirudi.

Azken boladan ametsak aldrebesten zaizkit.
Marmario sakon bat.
Danbor edo dunbel hotsa, ez...

Arbeit macht frei

enekoetaiban | 2006-12-29 : 17:12


Oraindik bero hura itsatsirik daramat.

Lurralde ezberdin batean jaioa,

okerreko arraza baten jabe antza.

Kolpatua, giza-lotsaren usaina.

Bizirik, heriotzean.

Egurrezko kaiolak,

aurpegiak oroimenean,

errautsak arnas.

 

Gizon hura gogoan, begirada...

»» Erantzunak: 2 (enekogc, Joks)