2020/10/16 17:30

Neska gazteen txokoko gunea martxan jartzeko bilkura

Neska gazteen txokoko gunea martxan jartzeko bilkura
Emakumeen Txokoa, Azpeitia

Ekimen kolektiboak gauzatzeko eta estrategia feministak eraikitzeko gunea izango da. Bertan, taldean, arduratzen gaituzten gaien inguruko hausnarketak bideratuko ditugu: zer da niretzat feminismoa? Zer da neska* izatea? Nola sentitzen naiz neska bezala? Nolako harremanak bizi ditugu? Zer da indarkeria matxista? Hausnarketa hauetatik, ekimen puntualak antolatu eta gauzatuko ditugu. Horretarako, herriko neska orori luzatzen dizuegu gonbidapena, urriak 16, ostiralean, 17:30etan, Emakumeen Txokoan elkartzera. Gure intereseko gaiak zein diren identifikatuko dugu, urtean zehar zer egin dezakegun pentsatu eta ikasturterako ekimenak planifikatuko ditugu. Animatu eta parte hartu! Neskak ere, ikasi, antolatu eta ekin!

*18 urte bitarterako neskei zuzenduta.