Astelehenean zabalduko dute emakumezkoen Jabetze Eskoletan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2018ko ira. 7a, 19:30

Udazkenerako prestatutako Jabetze Eskolen barruan, urritik abendura bitarterako bost formazio ikastaro antolatu ditu Parekidetasun Sailak. Izen-ematea udaletxeko Parekidetasun Sailean edo Emakumeen Txokoan egin daiteke, irailaren 21a baino lehen.

Emakumeentzako Jabetze Eskolen eskaintza berria prest dugu Emakumeen Txokoan. Azken urteetan bezala, udarako oporren ostean, urritik abendura bitarterako eskaintza berriarekin gatoz. Hauek dira udazkenerako prestatu ditugun ikastaroak edo tailerrak:

  • Jendaurrean hitz egitea: komunikazioa eta generoa.
  • Munduko dantzak: sabel dantza.
  • Zoru pelbikoa indartzen.
  • Autodefentsa feminista.
  • Emakumea pilotari.

Datorren astelehenean, irailak 10, zabalduko dugu Jabetze Eskoletarako izen-ematea, eta hilaren 21era arte egongo da zabalik. Izen-ematea Udaleko Parekidetasun Sailean eta Emakumeen Txokoan egin daiteke.  

Informazio zehatza hemen duzue eskuragarri. Dena den, informazioa jasotzeko edo galderak argitzeko, ez dudarik izan, eta jarri gurekin harremanetan.

Zer deritzozue? Hasiko gara martxan? Zain gaituzue, elkarrekin ikasteko, begirada feminista zabaltzeko eta gure parte-hartzea indartzeko!