\'Indarkeria matxistari aurre egindako emakumeen osatzea eta erreparazioa\' hitzaldia, azaroaren 23an Emakumeen Txokoan

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2016ko aza. 18a, 17:13
Hilaren 23an, \'Indarkeria matxistari aurre egindako emakumeen osatzea eta erreparazioa\' gaitzat hartuko dugu Emakumeen Txokoan. \ \ Jasandako min eta kaltearen osatze eta erreparazio prozesuaren bidean, ezinbestekoak diren tresna eta elementuei buruz hitz egingo digute Mujeres al cuadrado elkarteko partaideek, esperientzia pertsonaletatik abiatuta. \ \ Mujeres al cuadrado Eibarko elkartea da, eta bere helburua indarkeria fisiko eta psikologikoa jasan duten emakumeei laguntza ematea da. \ \ Hitzaldia Emakumeen Mahaiak eta Azpeitiko Udalak antolatu dute azaroaren 25aren harira eta 19:00etan izango da, Emakumeen Txokoan.