Emakumeen memoria historikoaz arituko dira asteazkenean, Emakumeen Txokoan

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2016ko urr. 17a, 09:13
Urriaren 19an, asteazkena, emakumeen memoria historikoari buruz hizketan arituko gara. Gure memoriaren hutsuneak betetzen hasteko garaian gaude. 'Emakumeen oroimena plazara' ekarri nahi dugu. Eta horretarako, hainbat ekimen antolatu ditugu emakumeen memoria historikoari arreta jarriaz. Horietako lehena, asteazkenean Emakumeen Txokoan egingo dugun tailerra izango da.\ \ Izan ere, 'Zergatik berreskuratu emakumeen memoria historikoa? Gure memoriaren hutsuneak betetzen' izenburupean tailerra izango da asteazkenean, urriak 19, Emakumeen Txokoan, 19:00etan hasita. Tailerra Irantzu Mendia Azkuek gidatuko du. EHUko irakaslea eta Hegoa Institutoko kidea da Irantzu, eta gatazka eta gerra osteko konponketa eta genero ikerketan aditua da.