Oraindik izena eman daiteke mendi orientazioko ikastaroan

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2016ko ira. 26a, 09:36
Emakumeentzako Jabetze Eskolen barruan antolatutako \'Mendi orientazioa\' ikastaroan plazak libre daude oraindik, eta ostiralera arte, irailaren 30era arte, eman daiteke izena. Ikastaroaren helburua da iparorratzaren erabilpenean, mapa irakurketan eta orientazioaren oinarrietan ezagutzak ematea, emakumeak mendian autonomia eta lasaitasun osoz ibili daitezen. \ \ Patri Espinar izango da irakaslea, kirolaren eta jarduera fisikoaren zientzietan lizentziatua, mendi ertaineko gidaria eta eskaladako kirol teknikaria. \