\'Euskal literatura eta generoa\' mahai-ingurua izango da asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2014ko api. 24a, 18:36
\'Euskal litertura eta generoa\' mahai-ingurua izango da apirilaren 30ean, asteazkena. Laura Mintegi, Tere Irastortza, Aurelia Arkotxa eta Gema Lasarte izango dira hizlariak, eta Oihana Elduaien azpeitiar kazetariak egingo ditu aurkezle lanak. Solasaldia 19:30ean hasiko da, Emakumeen Txokoan. Azpeitiko Emakumeen Txokoak eta Udal Liburutegiak elkarlanean antolatu dute mahai-ingurua. \ \ Zer eman digu emakumeoi literaturak eta zer eman diogu literaturari genero ikuspegitik. Generikotik, idazle bakoitzaren erraietara eta esperientzietara jaitsiko gara. Bakoitzak kontatuko du hamarkada hauetan sentitutakoa, ikasitakoa, idatzitakoa.