Azpeitiko Emakumeen Txokoaren Kulturarteko Gelako kide diren emakumeen adierazpena

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2013ko eka. 21a, 18:28
\"Orainaldi eta etorkizun hobe baten bila gabiltzan emakumeak gara, bere iraganaz, bere nortasunaz, bere hizkuntzaz harro dagoen lurralde honetara iritsi garen emakumeak.\ \ Identitate askotariko emakumeak gara, dibertsitatea islatzen duten kulturen jabe garen emakumeak; emakume indartsuak, sustraidunak, historiaz osaturiko emakumeekin, zuekin, gure iragana, gure oraina eta gure etorkizuna izan daitekeena konpartitzeko gogoz gaudenak. Eta arraza edota erligioen gainetik, emakumeak gara, zuekin batera berdintasunaren bidean laguntza sareak sortzeko prest gaudenak.\ \ Arabieraz, gaztelaniaz, berbereaz edota guaranieraz pentsatu, sentitu eta mintzo gara; eta pixkanaka, euskaraz pentsatu, sentitu eta mintzatzeko gogoa dugu. Horretan ari gara.\ \ Gizarte honetako parte izan nahi dugu, bertako sentitu, Euskal Herriko kultura eta hizkuntzarekin bat egin. Zuen artean hartu izana eskertu nahiko genizueke, zuen hizkuntza ikasteko aukera ematea eskertu.\" "72309