Emakumeen Kulturarteko Gela berriro martxan

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2012ko aza. 17a, 12:17
Azaroaren 21ean hasiko du ikasturtea Emakumeen Kulturarteko Gelak, eta izena eman nahi duenak Udaleko Parekidetasun sailera edo Emakumeen Txokora gerturatu, idatzi edo deitu besterik ez du. Klaseak asteazkenetan 16:00etatik 17:30era eta ostegunetan 18:00etatik 19:00etara izango dira.\ \ Bertara gerturatzen diren emakumeek euskaraz ikasteko eta elkarren esperientziak eta egoerak elkartrukatzeko aukera izango dute.\ \ Emakumeen Kulturarteko Gela sortzearen ideia Emakumeen Txokoan antolatu zen hitzaldi baten ondorio da. Atzerrian egindako ikasketen homologazioari buruzko saio batean, atzerrian jaiotako emakume asko elkartu ziren, eta zituzten beharren inguruan hitz egitean integratzeko euskararen beharra zutela aipatu zuten. Honetarako, askok ordutegiarekin arazoak zituzten, zeuzkaten lanekin eta ardurekin ez baitzuten euskara ikasteko aukerarik. Eta hortik sortu zen proiektu hau, euskara ikasteko aukera emateaz gainera, euren artean harremanak izateko eta elkarren berri jakiteko espazio bat eskainiko zuena.\ \ EMAMAKUMEEN TXOKOA\ Goiko kalea, 12 behea (haur parke estaliaren aurrean)\ Tel.: 943 15 70 55\ emakumetxokoa@azpeitia.net\ \ PAREKIDETASUN SAILA\ Azpeitiko Udala (3. solairua)\ Tel.: 943 15 79 28\ parekidetasuna@azpeitia.net\ \