Azpeitiko Danborradako talde guztietan irten dira emakumeak aurten

Erabiltzailearen aurpegia da hau emakumea |
2009ko urt. 22a, 11:01

Urteetako borroka luzeen ondoren, 2009an lehenengo aldiz emakumeak irten dira Azpeitiko Danborradan parte hartzen duten talde guztietan. Jazoera honen balorazio oso positiboa egiteaz gain, Azpeitiko herritarrak eta elkarteetako kideak zoriondu nahi genituzke pausu hau emateko ausardia izateagatik.

Aldarrikapen eta kontzientziazio saiakera askoren ondoren datorren aldaketa hau, emakumeoi festetan era aktiboagoan parte hartzeko aukera ematen digun leiho ireki berri bat da. Horregatik, saiakera honetan aritu diren guztiak ere gogoan izan nahi ditugu, batez ere Izarraizpeko Sorginak Emakume Taldea. Jarrerak askoz itxiagoak zeuden garaietan ere borrokari tinko eutsi eta orain gauden egoerara iristeko egin duten ekarpena ordainezina da.Bide onetatik pausoak emanez jarraitu beharra dugu, hasi bakarrik egin gara, oraindik Azpeitian eta Euskal Herrian, jai parekideak izateko, asko bait dugu egiteko.

Bukatzeko, emakumeei dei egin nahi genieke, festa eta jaietan ez ezik biziko beste esparru guztietan ere beren eskubideak exijitu eta aldarrikatzen jarrai dezaten.

Azpeitian, 2009ko urtarrilaren 22an

Bilgune Feminista

Bidali:  

Erantzunak

jone | 2009-01-22 : 12:01

Animo neskak! Eta zorionak Azpeitiko herriyei, halako batien...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu