Karnabalak 2023

Elegante Eguneko jantziak, mozorroak eta osagarriak eskuragarri daude Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2023ko ots. 2a, 15:00

Karnabaletan jantziak berrerabiltzeko eta herritarrek etxean soberan dituzten mozorroak eta jantziak Elkargunera eramateko eskaera ere egin du Elkar-ekinek.

Karnabalak gainean ditugu, eta jai horietarako ezinbestekoak zaizkigu urteko beste egunetan erabiliko ez ditugun jantziak eta osagarriak. Herritarrek Elkargunera ekarritako jantziak, mozorroak eta osagarriak merke-merke daude bertan salgai, bai Elegante Eguneko jantziak –gizonezkoenak nagusiki–, bai bestelako mozorroak eta osagarriak ere. Bestetik, etxeetan soberan dituzuen jantziak Elkargunera ekartzera gonbidatzen zaituztegu, mozorroak behar dituzten beste herritarrek bertan izan ditzaten eskuragarri.

Elkargunea ostiraletan (16:00etatik 20:00etara) eta larunbatetan (10:00etatik 13:30eara) egoten da zabalik, eta bigarren eskuko arropa denda astearteetan (11:00etatik 13:00etara), asteazkenetan eta ostegunetan (17:00etatik 19:00etara), ostiraletan (16:00etatik 20:00etara) eta larunbatetan (10:00etatik 13:30era).