Seaskaren egutegiak salgai daude Elikagunean

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2023ko urt. 6a, 09:57

Lau euro balio du egutegi bakoitzak, eta lortutako dirua Ipar Euskal Herriko ikastolei laguntzeko izango da.

Urtero moduan, salgai daude Seaskaren egutegiak Azpeitian ere. Abenduaren erdialdean ekarritakoak berehala saldu zirenez, gehiago eskatu ditugu, jakin badakigulako hainbat herritar geratu direla egutegia eskuratzeko gogoarekin. Atzo –osteguna– arratsaldetik aurrera salgai daude berriz ere Elikagunean. Lau euro balio du egutegi bakoitzak, eta lortutako dirua Ipar Euskal Herriko ikastolei laguntzeko izango da.