Euskararen aldeko jaialdia egingo dute ostiralean Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2022ko aza. 29a, 10:20
2019ko Euskararen Egunaren bueltako ekitaldiko irudi bat.

Euskalduntzen ari diren pertsona migratzaileekin elkarrizketak, musika eta bertsoak izango dira egitarauan, eta mokadutxo batekin bukatuko da jaialdia.

Euskaraldiaren amaierak eta euskararen egunaren bezperak bat egingo dute ostiral honetan, abenduaren 2an, eta urtero bezala, Elkar-ekinen gure aletxoa jarri nahi dugu euskalduntzearen lanean.

Azpeitira etorri eta euskalduntzen ari diren pertsona migratzaileen esperientziak entzuteko data egokiak dira hauek. Horretarako, ostiralean jaialditxo bat egingo dugu Soreasuko Elkargunean, 18:30ean hasita. Bertan, elkarrizketak, abestiak, bertsoak eta mokadutxoa eskainiko ditugu, arratsalde polit bat denon artean igarotzeko aukerarekin batera.