Bihar iritsiko dira Errigorako saskiak Azpeitira

Erabiltzailearen aurpegia
Errigoraren saskiak.

Errigoraren saskia online eskatu dutenek Elikagunean jaso beharko dute, eta besteek eskaturiko lekuan izango dituzte, datorren astelehenetik aurrera. 

Amaitzear da Errigoraren udazkeneko kanpaina. Behin saskien eskaerak bideratuta, horiek banatzea izango da datozen egunetako lana. Azpeitian, 83 saski eskatu dituzte herritarrek, eta Euskal Herri osoan, 13.000. Beraz, aurtengoan ere dirulaguntza handia izan dute Nafarroaren erdialdean eta hegoaldean euskalduntze lanetan dabiltzan taldeek eta proiktuek. Zehazki, 200.000 euroko ekarpena jasoko dute Errigoraren udazkeneko kanpainatik.

Banaketari dagokionez, eskatzaileekin harremanetan jarriko gara datozen egunetan, baina aurrez adi egoteko eskatu nahi diegu. Eskaera Ikasberrin, Orkatzen, Elkargunean edo Elikagunean egin dutenek eskaturiko lekuan jasoko dute saskia. Aldiz, eskaera online egin dutenek Elikagunean jaso beharko dute.

Elkar-ekinek eskerrak eman nahi dizkie, saskia eskatzearekin batera, ekarpena egin duten herritarrei.