Koltxoiak eta somierrak behar dituzte Soreasuko Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2022ko mai. 18a, 11:12
Ohea. (Argazkia: Pixabay)

Erabilgarriak diren eta etxean soberan dituzten koltxoiak nahiz somierrak Elkargunera eramateko deia egin die Elkar-ekinek herritarrei.

Koltxoien eta somierren eskaera handia izaten da Elkargunean, etxeetan oinarrizkoak diren bestelako materialekin gertatzen den moduan. Azken asteetan, bi produktu horien gabezia sumatu dugu, eta, horregatik, herritarrei eskaera egin beharrean aurkitu gara, berriz ere. Etxeetan soberan eta modu onean dauden koltxoiak eta somierrak bildu nahi ditugu Elkargunean datozen asteotan. 

Posible balitz, material horiek Elkargunera ekartzeko eskatuko genieke herritarrei, horrek asko erraztuko lukeelako gure lana. Hala ere, ezinezkoa den kasuetan bila joaten saiatuko ginateke.

Elkarguneko ordutegia honako hau da: ostiraletan, 16:00etatik 20:00etara zabaltzen dugu, eta larunbatetan, 10:00etatik 13:30era.

Elkarguneko telefonoa honako hau da: 644 96 16 06.