Elkarguneko ateak zabalik egongo dira ostiraletik aurrea

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2021ko ira. 1a, 08:39

Abuztuko atsedenaren ondoren, ohiko ordutegira itzuliko dira Elkargunea eta Bigarren Eskuko Arropa Denda.

Bigarren eskuko askotariko produktuak eta arropa oso modu eskuragarrian eskaintzen jarraituko du Elkar-ekinek Elkargunean eta Bigarren Eskuko Arropa Dendan aste honetatik aurrera. Elkargunea ohiko ordutegian egongo da irekita: ostiraletan 16:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 13:30era. Bigarren Eskuko Arropa Dendak, aldiz, ordutegi propioa izango du: astelehenetan 16:30etik 19:30era arte; asteartetik ostiralera 10:30etik 13:00ak arte eta 16:30etik 19:30era rte; larunbatetan 10:30etik 13:30era arte. Herritarrek aukera izango dute ordutegi horien barruan arropa eta mota guztietako material erabilgarria Elkargunean uzteko.

Sei urte dira Elkargunearen proiektua abian jarri genuela. Elkartasuna antolatzeko eta borroka sozialak aurrera eramateko xedearekin sortu zen proiektua, eta herritarren aldetik jaso dugun erantzunarekin oso pozik gaude. Ehunka lagun igarotzen dira hilero Elkargunetik, bai materiala uztera, bai eskuratzera. Horrez gain, dozenaka lagun ari gara turnoak egiten ostiralero eta larunbatero. Norbaitek proiektu honetan lagundu nahiko balu, Elkar-ekineko kideekin harremanetan jartzea besterik ez du egin behar.