Isiltasunari egia gailendu zaio

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2021ko abu. 11a, 13:05

Elkar-ekin mezua kaleratu du, Luis Enrique Sorianoren heriotza argitara ateratzen lagundu duten pertsonak eskertuz.

Mezu honen bidez, eskerrak eman nahi dizkizuegu Luis Enrique Soriano gaztearen heriotza ahanzturan gera ez zedin zuen aletxo jarri duzuen guztioi: mezua zabaltzen aritu zaretenoi, gertaeraren berri eman duzuen kazetarioi, babestu gaituzuen eragile guztioi, ekitaldiarekin lagundu eta bertan parte hartu zenutenoi, soinua jarri eta jaso zenutenoi, argazkiak atera eta bideotxo hau egin duzuenoi, plazara agertu zineten guztioi, eta, nola ez, gazte dominikarren senideoi eta hurbilekooi.

Isiltasunari egia gailendu zaio, eta ahanzturari oroimena.

Eskerrik asko, guztioi. Injustizien aurkako lanak elkartuko gaitu,  berriz ere.