Sukalderako oinarrizkoak diren orotariko tresnak behar dituzte Soreasuko Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2021ko eka. 9a, 10:53

Elkar-ekinek dei egin die herritarrei etxean soberan dituztenak Elkargunean uzteko.

Soreasuko Elkargunean eguneroko bizitzan behar-beharrezkoak zaizkigun materialak dira erabiltzaileen aldetik estimatuenak. Besteak beste, zartaginak, kazuelak, turmixak, ontziak, edalontzi normalak, kubiertoak, kafeterak eta otorduak prestatzeko edo jateko oinarrizkoak diren tresnen eskaera handia izan da Elkargunea ireki genuenetik.

Azken asteotan, tresna horien gabezian gaude, eta beharrak handia izaten jarraitzen du. Etxeetan soberan eta erabilgarri dauden sukaldeko tresnak Elkargunera ekartzera animatu nahi ditugu herritarrak. Ostiralero 16:00etatik 20:00etara eta larunbatero 10:00etatik 13:30era irekitzen ditu ateak Soreasuko Elkarguneak.