Herriko jostunek egindako maskarak banatuko dira gaur arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko api. 27a, 23:52
Herriko jostunek egindako maskarak dohainik banatuko dira gaur, asteartea, Urrestillan, Sanjuandegin eta Alde Zaharrean.\ \ Hona hemen, hainbat ohar:\ \ - Herriko jostunek egindako 500 maskara banatuko ditugu, 17:00etatik 19:00etara bitartean.\ \ - Banaketa honako hiru puntu hauetan egingo da: Soreasuko Elkargunean, Sanjoandegiko auzo lokalean eta Urrestillako gazte lokalean.\ \ - Pertsona bakoitzari maskara bat emango zaio. Egoera edo behar bereziren bat bada, jakinarazi banaketa mahaian dauden pertsonei.\ \ - Maskarak sobre baten barruan egongo dira. Erabilpenerako irizpideak jasotzen dituen orritxo bat ere izango da bertan.