Gaurtik martxoaren 12ra eskatu ahal izango dira Errigorako olioa eta kontserbak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin | Gizartea
2020ko ots. 27a, 11:50

Gaurtik hasi eta martxoaren 12ra bitartean, herriko bost puntutan eta sarean eskatu ahal izango dira Errigorako olioa eta kontserbak. Honako hauek dira Azpeitiko eskaera puntuak: Elkargunea, Elikagunea, Orkatz, Baigera eta Ikasberri. Sarean, berriz, 'www.errigora.eus' atarian eska daitezke Errigoraren saskiak.

'Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura' kanpaina gure eguneroko kontsumo ohiturez harro egoteko bide bat da: Nafarroa hegoaldeko oliba olio birjina estrarekin, kontserbekin, arrozarekin eta pastarekin urte guztirako despentsa betetzea proposatzen dizugu, ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta, produktuok zure herrian jasotzeko aukera emanez.

Produktuak formatu handian eskaintzen dira: oliba olio birjina estra bost litroko bidoietan, eta pasta, arroza eta kontserbak hamabi ontziko sortetan (esaterako, zainzuriak nahi badituzu, hamabi ontzikoa da egin dezakezun eskaera txikiena). Esan bezala, ideia ondorengoa da: urtean behin urte guztirako eskaera egitea.

Milaka gara, bestela kontsumitzeko asmoz, Euskal Herriaren luze-zabalean kanpaina honetan parte hartzen dugun herritarrak. Auzolanean kanpainaren berri eman, eskaerak jaso eta banaketa antolatzen aritzen garen ehunka lagunen borondatezko lanari esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan eskura ditzakezu produktuak zeure herrian.

Zure hautuez harro egon nahi baduzu, egizu eskaera otsailaren 27tik martxoaren 12ra.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu