'Ez, eskerrik asko. Gladysen leihoa' dokumentala ikusi ahal izango da datorren asteartean

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko ots. 26a, 12:40
80ko hamarkadren hasieran mugimendu antinuklearra puri-purian zegoen nazioartean, baita Euskal Herrian ere. Kostaldean eraikitzear ziren hiru zentralez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), Arguedasen laugarren bat egiteko asmoa zegoen. Horren aurkako mobilizazioak antolatu zituzten Tuteran. \ \ Gladys del Estal FerreƱo Tuterara joan zen, baina ez zen itzuli. Manifestazio baketsu hartan, Guardia Zibil baten tiroak hil zuen. 'Ez, eskerrik asko. Gladysen leihoa' dokumentalak garai hartako gizartearen onespena lortu zuen mugimendu sozialaren erretratu bat egin nahi du.\ \ Datorren asteartean, martxoak 3, filma ikusteko aukera izango da Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita. Ondoren, Berta Gaztelumendi eta Sabino Ormazabal lanaren egileekin solasaldia izango da.